Kalean kantuz ariko dira igandean, Portu inguruan
Azeri elkartearen kanpoaldean finkatu du Euskara zerbitzuak kantaldirako hitzordua, 12:30ean, eta denek parte har dezaketela gogorarazi du.
Hondarribiko Udaleko Euskara zerbitzuak Kalean kantuz saio berri bati helduko diote igandean (hilak 16). San Pedro kalean, Azeri elkartearen inguruan finkatu dute kantaldiaren hasiera, 12:30ean. Bertaratzen direnei euskal kantuez osaturiko kanta sorta banatuko zaie, beraz, edozeinek parte har dezakeela gogorarazi dute.