Bernat Etxepareko ainguren txokoa egokitu berri du udalak
«Aingurak ahal den gehien» ikustea dela helburua adierazi du Gonzalo Carrion zinegotziak. 800 euroko aurrekontua erabili dute lanak burutzeko.
Hondarribiko Udaleko Obra eta Zerbitzuetako Gonzalo Carrion zinegotziak Bernat Etxepare kalean kokatutako ainguren txokoa atontzeko egindako lanen berri eman du aste honetan. «Aingurak ahal den gehien ikustea» dela helburua zehaztu du arduradunak «mugimendu handiko ingurua baita». Udal brigadak gauzatu ditu lanak eta 800 euroko aurrekontua bideratu du tokiko gobernuak horretarako.