Datorren astelehenera arte eman daiteke izena Inauterietako parodian
Arma plazan finkatu dute gazteek parodiarako hitzordua, hilaren 21ean, 21:00etatik aurrera.
Hondarribiko Inauterietako parodia berreskuratzeko ahalegina egiten ari dira gaztetxeko kideak, eta zabaldutako informazioaren arabera, datorren astelehenera arte (hilak 17) irekita egongo da izena emateko epea. Hala, hilaren 21ean ostiralarekin egingo dute parte hartzaileek antzezpena Arma plazan, 21:00etan hasita. Scooby Band and The iiingles taldeek girotuko dute parodia eta hau iraun bitartean ogitartekoak egongo direla aurreikusi dute antolatzaileek.
Parodia girotzeko helburuarekin bestalde, 17:00etatik 20:30era bitartean gaztetxeko taberna irekiko dute, baita ekitaldia bukatzerakoan ere, non musika jartzen ariko diren.