Baserritarren azokan lan egiteagatik gainkostuak ukatu egin ditu Montaik
Montai enpresak Abotsanitzek esandakoak erantzun ditut. Gaia: baserritarren azokan zerbitzua emateagatik ustez izan diren gainkortuak.
Joan den astean Abotsanitz alderdi politikoak salatu zuen Montai enpresak gainkostua eragin ziola Hondarribiko Udalari baserritarren azokan emandako zerbitzuagatik. Enpresak horri erantzuna eman dio, hainbat datu emanaz, ohar bidez. Agiri horren bukaeran adierazi du ez duela asmorik “zirku hau elikatzen” jarraitzeko, eta enpresaren ibilbide profesionala kaltetzen dutenen kontrako “neurri guztiak” hartuko dituztela.
Hasteko, Aitor Elorza Montaiko arduradunak zehaztu du 2019an ez duela baserritarren azokako muntai/desmuntai zerbitzurik eman, Events Onddar2 enpresa izan dela horren arduraduna. Hau da, 2019an Montai ere aurkeztu egin zen baserritarren azokan zerbitzua emateko esleipen prozesura, baina udalak erabaki zuela Events Onddar2 eta Imporcaravani esleitzea –ez Montajes Mendibili hasieran adierazi bezala–, ustez, bakoitzari seina hilabeteko zerbitzua emateko esanaz. Adierazitakoaren arabera , lehenak Montairen proposamena baino 50 zentimo gutxiagoko eskaintza egin zuen, bigarrenak ordea, handiagoa.
Horregatik, Montaik ukatu egin du udalaren informazio zuzenik zuenik gisa horretako esleipen prozesuetan zerbitziuaren kostuak aurkezterako orduan: “Ez al dirudi logikoa pentsatzea, hori egia balitz, eskaintza baxuagoa egingo genukeela guri lana emateko? Ez ote zen beste bat izango informazio pribilegiatua zuena eta gure eskaintzaren prezioa 50 zentimotan jaitsi zuena? Kasu horretan, ez al litzateke Montai izango udalak diskriminatutako enpresa?”.
Elorzak zehaztu du 2018ra arte zer zerbitzu eskaintzen zituen baserritarren azokarako. Horien artean, aipatu dute enpresaren kamioi bat erabili ohi zela horretarako, udalari gainkosturik eragin gabe.
Era berean, langileen fakturaziari buruzko hainbat datu eman ditu Montaik, adierazteko haien ustez bertako langileen lan baldintzak egokiak zirela adierazteko. Hala, Abotsanbitzi leporatu dio “zinikoa” dela “soldata duinak aldarrikatzea, eta aldi berean lan prekarietatearen alde egitea Hondarribiko lanei atxikitako langileen subrogazio eskubidea ukatzea”. Horren atzean “asmatzen ez ditugun interes pertsonalak” daudela salatu du enpresak.
Blues jaialdiaren gainekoei erantzuna eman die Montaik ere bai. Udalak enpresari horren bidez mesede egiten ziola adierazi zuen Abotsanitzek. “Nahikoa da jaialdiaren arduradunaren adierazpenak irakurtzea Abotsanitzen akusazioan zorroztasuna kalibratzeko”, esan du Elorzak.