Inauterietako bazkarirako txartelak salgai daude jada
Hamar euroan eskura daitezke 2020ko Inauterietako herri bazkarirako txartelak Ttopara kafetegian eta Etxeberria tabernan.
2020ko Inauterietako herri bazkarirako txartelak salgai jarri ditu Hondarribiko Udalak dagoeneko. Ttopara kafetegian eta Etxeberria tabernan eros daitezke, hamar euroan. Bazkaria Arma plazan izango da hilaren 22an, eta «mozorrotuta joatea ezinbestekoa» dela ohartarazi du tokiko gobernuak. Era berean, bazkariaren jatorrizko prezioa hogei eurokoa dela nabarmendu du udalak, baina «ahalik eta jende gehien joan dadin» hamar eurora murriztu dutela jakinarazi du.