Bigarren eskuko etxebizitzak eskuratzeko erregistro zerrenda argitaratu du udalak
Erregistroa osatzeko zozketa egin zuen ostiralean tokiko gobernuak eta dagoeneko Internet bidez edo udaletxeko iragarki taulan kontsulta daitekeela jakinarazi dute.
Hondarribiko Udalak Bigarren Eskualdaketako Etxebizitza Publikoen Eskaeragile Erregistroa osatu du dagoeneko. Ostiralean egin zuen hori osatzeko zozketa, notario aurrean. Jakinarazi dutenez, Internet bidez eta udaletxearen iragarki taulan ikus daiteke zerrenda.