Badatoz inauteriak!
Aurtengo inauteriak ospatzeko egitarau oparoa prestatu dute hiriko eragile eta elkarteek. Larunbatean hasiko dute festa, kaldereroen eta Inude eta Artzainen desfileekin.
Gaur aurkeztu dute Irungo Udaleko Kultura saileko ordezkari Juncal Eizagirre eta hiriko konpartsetako partaideek aurtengo inauterien egitaraua. Asteburu honetan hasiko dute festa irundarrek, kaldereroen eta Iñude eta Artzainen konpartsa klasikoarekin. Kaldereroak larunbatean (hilak 15) 19:00etan irtengo dira, Irungo Atseginaren eskutik. Igandean (hilak 16) berriz, 12:15an, Eraiki Dantza Taldeko inude eta artzainek hiriko kaleak hartuko dituzte.
Ostegunean emango diote jarraipena inauterietako egitarauari. 19:00etan, Zanpantzar hiriko erraldoi eta buruhandiekin batera desfilatzen ariko da. Ostiralean berriz (hilak 21), 20:00etan, konpartsa guztien aurkezpen ofiziala egingo dute, Amaia Kultur Zentroan.
Hurrengo asteburuan berriz, Bidasoa, Behobia eta Mekanan landa inauteria egingo dute, eta horiekin batera, Kemen taldearen urteroko Euskal Inauteriak.
Desfile nagusia larunbatean (hilak 22) izango da, 17:00etatik aurrera. 14 konpartsek hartuko dute parte. Aurtengo inauteriak biribiltzeko, sardinaren erreketa klasikoa egingo dute asteartean (hilak 25), Ondare Kultur Elkartearen eta Santiagoko Deabruak elkartearen eskutik. 19:00etan, Zabaltza plazatik abiatuko dira. Egitaraua osoa, lotura honetan eskuragarri.