Sute bat izan da Pio Baroja kaleko etxebizitza batean
23 lagun artatu dituzte Bidasoa eta Donostiako ospitaleetan. Gipuzkoako suhiltzaileen arabera, kalte nabarmenak jasan ditu pisuak.
Gau luzea izan da Pio Baroja kaleko bizilagunentzat. Sute bat izan da 1. zenbakiko etxebizitza bateko seigarren solairuan, 23:00ak inguruan. Ke toxikoak balkoira ateratzera behartu ditu bizilagunak, seigarren eta zazpigarren solairuak hustu behar izan dituzte suhiltzaileek. Orotara, 23 lagun artatu dituzte Bidasoa eta Donostiako ospitaleetan. Horietako bi ertzainak dira. Gipuzkoako suhiltzaileen arabera, kalte nabarmenak jasan ditu pisuak.