Autodefentsa ikastaroa antolatu du biharko karate federazioak
Etzi, igandearekin, bestalde, eskola arteko karate txapelketa egingo dute Jostaldi pilotalekuan, Gipuzkoako federazioaren eskutik.
Karatearekin lotutako bi hitzordu antolatu dituzte asteburu honetan Hondarribian. Lehena bihar izango da, Euskal Karate federazioak prestatutako autodefentsa ikastaroarekin. Jose Luis Prieto Mendez Espainiako federazioko zuzendariak eta Jose Angel Rial zuzendariordeak gidatuko dute ikastaroa, Kisoku klubean, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara bitartean. Behin ikastaroa amaituta autodefentsa azterketak egingo dituztela jakinarazi dute antolatzaileek.
Gipuzkoako federazioak bestalde, eskola arteko lehen eta bigarren guneetako txapelketa burutuko du etzi, igandearekin, Jostaldi pilotalekuan, 09:30ean hasita.