Hondartza kiroldegiko futbol zelai txikian hobekuntzak egin ditu udalak
Belar artifizial berria jarri dute zelaian eta ia 32.000 euroko kostua izan dute lanek, udalak adierazitakoaren arabera.
Hondarribiko Udalak Hondartza Kiroldegiko futbol zelai txikiko belar artifiziala aldatu duela jakinarazi du. Puntako belar artifizial berria jarri dutela zehaztu du tokiko gobernuak, eta 31.997 euroko aurrekontua izan duela horretarako.