Bideo joko bat, Irungo bidegorrien erabilera sustatzeko
'Bideogorri' bideo jokoa aurkeztu du gaur Irungo Udalak. Ez du instalaziorik behar, eta mugikorretan, eramangarrietan edota mahaiko ordenagailuetan deskarga daiteke.
Hiriko bidegorri sarearen erabilera indartzeko egitasmo berezia jarri du martxan Irungo Udalak. Bideogorri proiektua aurkeztu dute gaur Juncal Eizagirre Kultura ordezkariak eta Arteklab-eko kide Jaime de los Rios. Bideo joko bat Bideogorri, arkade estilokoa. Ez du instalaziorik behar, eta mugikorretan, eramangarrietan edota mahaiko ordenagailuetan deskarga daiteke.
Hiru agertoki nagusi izango ditu jokoak: San Juan plaza, Urdanibia plaza eta Faisaien uhartea. Pantailak pasatzeko hainbat oztopo gainditu beharko dituzte jokalariek bizikleta baten gainean.«Ideia sinplea eta jokatzeko erraza da, baina garrantzitsuena ekimenaren funtsa da; pantailak ezagunak izango zaizkien izenekin pertsonalizatzea, hiriko puntu horietatik igarotzen diren bidegorriak erabiltzera animatzeko modu bat bezala», azaldu du jokoaren sortzaile Jaime de los Riosek. Jokoa euskaraz eta gaztelaniaz joka daiteke.