'Jokua' izenpeko kartelak iragarriko ditu 2020ko Inauteriak
Julia Lasa hondarribiarrak irabazi du aurtengo lehiaketa. Parte hartutako lan guztiekin erakusketa ikusgai jarriko du udalak hilaren 17tik 29ra bitartean.
2020ko Inauteriek badute kartela: Jokua. Julia Lasa Goikoetxea hondarribiarrak diseinatutako lanak irabazi du udalak antolatutako lehiaketa. Denera zortzi lagunek parte hartu dute txapelketan eta horiek guztiek aurkeztutako lanekin erakusketa osatuko duela jakinarazi du tokiko gobernuak, hilaren 17tik 29ra bitartean, Arma Plazan. Javier Sagarzazuk, Alejandro Aranak, Borja Jorgek eta Idoia Seijok osatu dute epaimahaia.