SMS bidezko iruzur saiakera baten berri eman du Ertzaintzak
Emakume batek jakinarazi dio Ertzaintzari Zerga Administrazioko Estatuko Agentziaren izenean SMSa bidali ziotela kontu korronte zenbakia eskatuz.
Zerga Administrazioko Estatuko Agentziaren izenean bidalitako SMS faltsu baten bidez iruzur egiten ahalegindu direla jakinarazi du Ertzaintzak. Gipuzkoan gertatu da iruzur saiakera hori. Segurtasun Sailaren arabera, emakume batek jakinarazi dio mezu labur bat jaso duela eskuko telefonoan bankuko kontu korronte zenbakia eskatuz, Zerga Administrazioko Estatuko Agentziak 450 euro sartu behar dizkiolako. Agentziarekin harremanetan jarri, eta beraiek ez dutela sekula SMS mezurik bidaltzen, ezta mezu elektronikorik ere, informazio konfidentziala, ekonomikoa, pertsonala, kontu zenbakiak edo bankuko txartelen zenbakiak eskatzeko, eta behar bada, iruzur saiakera izan dela. Emakumeak Ertzain etxean salatu du gertatutakoa.
Ertzaintzak ez duela halako beste kasuren berririk jaso esan du, baina prebentzio moduan herritarrak ohartarazi ditu, “susmoren bat izanez gero edo norbaitek datu pertsonalak eskatuz gero, zuzenean ustez mezua bidali duen erakunde ofizialarekin eta polizia-agintariekin harremanetan jartzea gomendatzen diegu herritarrei”