Hasi dituzte Elizatxo hiribidea hobetzeko lanak
62. zenbakitik geltokiko sarreraren arteko zatiraino egingo dituzte lanak, Eusko Tren geltoki ondoan zehazki.
Irungo Udaleko Obra sailak jakinarazi berri duenez, gaur bertan hasi dira Katea auzoko Elizatxo hiribidea hobetzeko lanekin. Cristina Laborda ordezkariak azaldu du espaloi baten zatia egikaritzeko lizitazioa onartu dutela, Eusko Tren geltokiaren ondoan zehazki. Auzo elkartearen eskaerari erantzunez ekin diote obrei.
62. zenbakitik geltokiko sarreraren arteko zatian egingo dituzte lanak. Argiteri berria ere jarriko dutela esan dute udaleko iturriek, eta horretarako, espaloiaren gainean jarritako argi puntu berriekin hornituko dute ingurua. Afekzioei dagokienez, egungo oinezkoentzako korridorea moztuta geratuko da. Korridorea Andrearriaga pasealekutik desbideratuko dute, eta handik geltokira sartzeko aukera izango da (GI-3452 errepidearen azpiko tunela zeharkatuz).
Obrarako 59.99,11 euroko aurrekontua du udalak, eta bi hilabetean amaitzea aurreikusi dute.