Bertan behera gelditu dira Alde Zaharreko plan bereziaren barruko bisita eta tailerra
Alde Zaharreko eraberritze planak aurreikusitako parte hartze prozesuaren barruan antolatutako bisita eta tailerra «agenda arazoak» direla-eta bertan behera utzi ditu udalak.
Hondarribiko Udalak jakinarazi duenez, Hirigune Historikoaren Plan Bereziko Herritarren Partaidetzarako Programaren barruan antolatutako tailerra eta bisita gidatua bertan behera geratu dira. «Agenda arazoak» argudiatu ditu tokiko gobernuak erabakia hartzeko, eta herritarrek kontsultaren bat egin nahi izanez gero posta elektroniko bidez harremanetan jar daitezkeela edo lanen inguruko webgune berezira jo dezaketela gogorarazi du. Bestalde, planaren gaineko erakusketa informatiboa Zuloaga Etxera lekualdatu dutela gaineratu dute.