Abel Zabala irundarra, Jokin Bergara eibartarra, Maider Arregi oñatiarra eta Iñigo Mantzizidor "Mantxi" zarauztarra ariko dira bertsotan.
Irunabar Irungo Bertsoaren Bilguneak dena prest du urteko bigarren bertso gauerako. Ostegunean (hilak 6) egingo dute, Kabigorrin, 19:30tatik aurrera. Ikasturteko bosgarren emanaldia izango da.
Abel Zabala irundarra, Jokin Bergara eibartarra, Maider Arregi oñatiarra eta Iñigo Mantzizidor “Mantxi” zarauztarra ariko dira bertsotan. Saioa Iñigo Ugarte irundarrak gidatuko du. Bertso jarriak berriz, Garbiñe Beraetxe hendaiarraren eskutik helduko dira.
Beti bezala, afaltzeko aukera eskainiko die bertaratutakoei Kabigorrik.