Jose Luis Azkue pianista zendu da
Jaiotzez oiartzuarra izan arren, bizitza osoa Irunen pasatu du pianistak. 1950ko hamarkadan ezagutu zuen Luis Mariano, eta ordutik, dozenaka aldiz elkarbanatu dute oholtza.
Jose Luis Azkue pianista ezaguna zendu da. Jaiotzez oiartzuarra izan arren, bizitza osoa Irunen pasatu du pianistak. 1950ko hamarkadan ezagutu zuen Luis Mariano, eta ordutik, dozenaka aldiz elkarbanatu dute oholtza. Gerora, Gipuzkoako lehen taberna-pianoa ireki zuen Azkuek, Alambicq delakoa.
Urtero udalak eta herritarrek Luis Marianori egindako omenaldian izaten zen Azkue. Pianoarekin edo akordeoiarekin, beti Luis Marianoren obraren bat interpretatzen zuen pianistak.
«Gure dolumin bizienak pianistaren familiari, giza eta profesional legatu handia utzi du Irunen, besarkada bat haren emazte Juncal eta familia osoari», adierazi du Jose Antonio Santano alkateak.