Hasi da pentsio, lan eta bizitza duinaren aldeko greba orokorra
Oarso Bidasoko lehen deialdia 06:00etan egin dute, Mamuten. Herrietan hasi dira informazio piketeak euren zereginarekin.

Euskal Herriko Eskubide Zibilen Kartak deituriko greba orokor eguna abian da. Oarso Bidasoan lehen hitzordua 06:00etan egin dute, Oiartzungo Mamuten. Han, Oarso Bidasoko sei herrietako herritarrak bildu eta antolatu egin dira, bi eskualdeetako industriaguneetatik informazio piketeak aktibatzeko.
Horiek eginda, jada herrietan hasi da mugimendua, herriz herri antolatutako informazio talde eta piketeak hastear dira euren egitekoarekin. Goiz da. Ikusteko dago herrietako komertzioan, hezkuntza zentroetan, eta enpresetan izango duen eragina.