Udal liburutegiko eta BAZeko langileek grebarekin bat egin dute
Zuloaga Etxea eta BAZ bulegoa itxita egongo dira biharkoan. Udaletxean egitekoak ziren udal batzordeak bestalde, bertan behera gelditu dira.
U-30eko Greba Orokorraren aldeko atxikimendua agertu dute Hondarribiko Udal Liburutegiko eta BAZeko langileek eta beraz, biharko egunean itxi egingo dutela jakinarazi dute. Horrez gain, biharko deituta zeuden udal batzordeak bertan behera gelditu dira.Horren gaineko arrazoiak jakin ahala zabalduko ditu HITZAk.