Bigarren eskuko etxebizitza publikoak eskuratzeko izena eman daiteke
Baldintzak betetzen dituztenen artean erregistroa osatu eta otsailean egingo du udalak haren esku dauden bigarren eskuko etxebizitza publikoetara sartu ahal izateko zerrendaren zozketa.
Urtero osatu ohi du Hondarribiko Udalak Bigarren Eskualdaketako Etxebizitza Publikoen Eskaeragile Erregistroa eta otsailean egin ohi du etxebizitza horietara jo ahal izateko zerrendaren zozketa. Aurten ere hala izango da, eta oinarrietan zehaztutako baldintza guztiak betez gero, hilaren 31ra arte zabalik egongo da izena emateko aukera Javier Ugarte kalean behin-behinean kokatutako HAZ bulegoan.