Itsaskari Baitako bi ontzitako kirolariak omendu ditu udalak
Gizonen Garatu taldea eta emakumeen Decoexsa botea dira omendutakoak; iaz eskuratutako emaitza onak direla-eta zoriondu ditu tokiko gobernuak.
Hondarribiko Udaleko Juan Luis Silanes Kalixa Kirol zinegotziak Hondarribiko Itsaskari Baitako bi ontziri omenaldia eskaini zien larunbatean kirol kaian egindako agerraldian. Decoexsa emakumeen botea eta Garatu gizonena izan dira zoriondutakoak. Iazko denboraldian eskuratutako palmares «bikaina» aitortu nahi izan du tokiko gobernuak modu horretan. Izan ere, gizonek lehen postua eskuratu zuten Espainiako Errege Kopan, eta emakumeek, iaz debuta egin zuten arren, lehen postua lortu zuten haien kategorian eta bosgarrena Espainiako Kopan.