Teresa Errandonea Salamancako probatik kanpo geratu dela salatu du BAT-ek
Federaziotik erantzun dutenez, ez dute erkidegotik kanpoko kirolaririk onartu, hortaz, bertan parte hartzeko aukerarik gabe geratu da. Larunbatean zuen hitzordua Salamancan.
Teresa Errandonea Salamancako kontrol probatik kanpo geratu da. Gaur bertan salatu du Bidasoa Atletiko Taldeak Espainiako Atletismo Federazioak ukatu egin duela irundarraren partaidetza. Datorren larunbatean zuen hitzordua Salamancan.
Ohi bezala eman du izena kontrol proban Errandoneak, posta elektroniko bidez. Halere, federazioak argitaratutako onartuen zerrendan ez da irundarren izena agertu. Federaziotik erantzun dutenez, ez dute erkidegotik kanpoko kirolaririk onartu, hortaz, bertan parte hartzeko aukerarik gabe geratu da. Kirolariak posta bidali eta ondorengo erabakia dela argudiatu dute, eta nabarmendu dute federazioaren barruko arauei erantzunez hartu dutela erabakia. Irundarrak dagoeneko hotela ordaindua zuen, beraz, kalte ekonomikoak jasan dituela atletak.
«Egoera onartezina iruditzen zaigu», diote BATeko zuzendaritzako kideek. Horrelako arazoak konpontzeko hausnartzeko gonbita luzatu diote federazioari, horrelako egoerak berriz errepika ez daitezen.