Kote Cabezudoren biktimen alde elkarretaratuko dira asteartean
Irungo epaitegian biltzeko deia egin du Bidasoaldeko Elkarte Feministak. Ana Isabel Perez Asenjo magistratuak Kote Cabezudo argazkilariaren biktimen defendatzailearen kontra aurkeztutako demanda ikertuko dute.
Datorren asteartean (hilak 28) Irungo epaitegian Ana Isabel Perez Asenjo magistratuak Kote Cabezudo argazkilariaren biktimen defendatzailearen kontra aurkeztutako demanda ikertuko dute. Argazkilariaren biktimen defendatzaile D. Mario Diezi 60.000 euro exijitzen dizkiote. Bere ohorea urratu dutela argudiatzen du magistratuak.
Bidasoaldeko Elkarte Feministak babes osoa adierazi dio Diezi, eta asteartean epaitegiaren aurrean elkarretaratuko dira. 10:00etan elkartzeko deia egin dute. Herritar orori luzatu diote bertaratzeko deialdia.