Aurtengo lehenengo Kalean kantuz saioa egingo dute etzi, Portuan
Azeri elkartearen kanpoaldean emango diote hasiera kantaldiari. Edozeinek parte har dezakeela gogora ekarri du Euskara zerbitzuak.
2020. urteko lehenengo Kalean kantuz saioari helduko diote etzi, igandearekin, San Pedro kalean. Azeri elkartearen parean elkartuko dira zehazki horretan parte hartu nahi dutenak, 12:30ean. Herritarrak gerturatzera deitu ditu Hondarribiko Udaleko Euskara zerbitzuak, eta bertaratzen direnei euskal kantuen sorta bana banatuko zaiela gogorarazi du.