Elkarretaratzera deitu dituzte bidasoarrak etzi U-30eko grebaren aurrerapen gisa
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitutako greba orokorrarekin bat eginez Mendeluko biribilgunean elkartzera deitu du batzordeak.
Bidasoko greba batzordeak elkarretaratzera deitu ditu Irungo eta Hondarribiko herritarrak etzi, larunbatarekin. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartarekin bat egin duten eragileek osatzen dute batzordea, eta U-30eko greba orokorraren aurrerapen gisa Mendeluko biribilgunean elkartzeko deia luzatu die herritarrei, 11:00etan. Agerraldi jendetsua egingo dute.