Atxiloketen aurka agertu dira herritarrak
Sortuko lau kideren atxiloketek herritarren protesta eragin zuen atzo Euskal Herriko hainbat txokotan, baita Hondarribian ere.
EH Bilduk deituta Sortuko lau kideren aurkako atxiloketak salatzeko elkarretaratu ziren atzo iluntzean hamarnaka herritar San Pedro kalean finkatutako hitzorduan. Guardia Zibilak atxilotu zituen politikariak euskal presoei harrera ekitaldiak antolatzea egotzita. Deklaratu ondoren aske geratu ziren.
Abotsanitzen Udal Taldea ere «atxiloketa politikoen» aurka agertu zen Twittereko kontuan argitara emandako mezuan. Hala, «atxilotuei elkartasun osoa» adierazteaz gain, «errepresioa ez dela bidea» ohartarazi zuen alderdiak.