Pala egokituko partidak jasoko ditu Uranzuk asteburuan
Hogei bat kirolari ariko dira, 10:30tatik aurrera.
Mindara elkarteak Errenteria-Oreretan antolatutako partida baten irudia. Larunbatean Uranzu pilotalekuak pilota egokituko partida ugari jasoko ditu. Ramuntxo, Trinketa eta Mindara elkarteen egitasmoz egingo dute, goizean zehar. Sarrera doakoa izango da.
Hogei bat kirolari ariko dira, 10:30tatik aurrera.

