Trafiko aldaketak Arrokako biribilgunean
Uholdeei aurre egiteko planaren barruan aurrera eramandako lanen ondorioz, Ramon Iribarren pasealekutik Baserritar etorbidera doan bidea trafikora moztuta egongo da gaurtik aurrera.
Ramon Iribarren pasealekutik Baserritar etorbidera doan errepidea trafikora moztuko dute gaurtik aurrera, Hondarribiko Udalak ezagutarazi duenez. Ez du mozketarako eperik zehaztu tokiko gobernuak, eta beraz, abisu berria eman arte, Abarka jatetxearen ondoko biribilguneraino joan beharko dute Higer bidera edo Baserritar etorbidera joan nahi dutenek. Uholdeak prebenitzeko planaren barruan kokatuta dago URA Uraren Euskal Agentziak, Txingudiko Zerbitzuak-ek (Txinzer) eta Hondarribiko Udalak elkarlanean aurrera eramandako obra.