Atxiloketak medio, bertan behera utzi du EH Bilduk gaurko hitzaldia
Lau dira denera Guardia Zibilak atxilotutako Sortuko kideak; hori salatzeko elkarretaratzera deitu dituzte hondarribiarrak 19:00etan, San Pedro kalean.
Guardia Zibilak Sortuko lau lagun atxilotu ditu gaur goizean zehar Euskal Herriko leku ezberdinetan, «ia ehun harrera ekitaldi» antolatzea leporatuta BERRIA egunkariak zabaldu duenez. Hori dela eta, gaur arratsalderako Hondarribiko EH Bilduk antolatutako hitzaldia bertan behera uztea erabaki dute koalizioko kideek eta atxiloketak salatzeko elkarretaratzera deitu dituzte herritarrak 19:00etan, San Pedro kalean.