Blaganek Labetxura irteera antolatu du iganderako
Bederatzi kilometroko ibilbidea eta 400 metroko desnibela egingo dute mendi irteeran parte hartzen duten lagunek.
Blagan euskara elkarteak mendi irteera egitea aurreikusi du hilaren 26an igandearekin. Labetxura (Jaizkibel) egingo dute ibilaldia, bederatzi kilometroko tartea eta 400 metroko desnibela osatuz. Edozeinek parte har dezake mendi bueltan. Goizeko 08:30ean finkatu dute horretarako hitzordua, Eroskiko aparkalekuan. Informazio gehiagorako 652 766 292 telefono zenbakian edo posta elektronikoan jar daitezke harremanetan interesdunek.