Zerbitzu eta Obra departamentuak ia 4 milioi euroko aurrekontua izango du aurten
Argiteria publikoa, parkeak eta lorategiak, kale garbiketa eta udal brigadaren mantenua izango dira diru sailaren onuradun nagusiak.
3.837.871 euroko aurrekontua izango du Hondarribiko Udaleko Zerbitzu eta Obra departamentuak 2020. urtean, Gonzalo Carrion zinegotziak atzo jakinarazi zuenez. Ondokoa da gaztaren banaketa:
- Argiteria publikoa eta eraginkortasun energetikoa: 511.261 euro.
- Parkeak eta lorategiak: 707.955 euro.
- Hilerria: 129.650 euro.
- Kale garbiketa: 1.049.278 euro.
- Udal brigadaren mantenua: 434.500 euro.
- Bide publikoen mantenua eta kontserbazioa, zein asfaltatze proiektua: 215.000 euro.
- Hiri altzarien mantenua eta haur jokoak: 193.000 euro.
- Osasungarritasun publikoen babesa: 111.82 euro.