U-30eko Greba Orokorra babesteko eskaria luzatu die EH Bilduk gainontzeko udal taldeei
Gaur goizean erregistratu du ebazpen proposamena koalizio abertzaleak; greba orokorra babesteaz eta parte hartzeaz gain, proposatuko testuarekin bat egiteko eskatu die alderdiei.
Lan, Pentsio, Bizitza, Duina lelopean antolatutako U-30eko Greba Orokorra babestera deitu ditu Hondarribiko EH Bilduk gainontzeko udal alderdiak. Gaur goizean erregistratu du ebazpena koalizioak, eta deialdia babestera eta horretan parte hartzera eskatzeaz gain, testuarekin bat egiteko eta hori onartzeko eskaera helarazi die gainontzeko udal taldeei.
Orain dela sei urte onartutako Eskubide Sozialen Kartaren balioa nabarmentzen du koalizio abertzaleak aurkeztutako testuak, eta ondoko ebazpen proposamena luzatzen dio Hondarribiko Udalari:
- Hondarribiko Udalak lan, pentsio eta bizitza duinaren aldeko grebari bere atxikimendua adierazi nahi die.
- Hondarribiko Udalak lan, pentsio eta bizitza duinaren aldeko greba egin ahal izateko erraztasunak eskainiko dizkie Hondarribiko Udaleko langileei.
- Hondarribiko Udalak Euskal Herriko Karta Sozialak pentsiodunen mugimendurekin batera adostu duen Aldarrikapen Taularekin bat egiten du, eta hainbat proposamen helarazten dizkio Espainiako Gobernuari, Gasteizko legebiltzarrari, eta erkidego zein lurralde gobernuei.
- Hondarribiko Udalak adostutako ebazpen hau Eusko Jaurlaritzari, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Euskal Herriko Karta Sozialari helaraziko zaie.
Bertan irakur daiteke ebazpen proposamena osotasunean.