'Tradizioa' kartelak iragarriko ditu aurtengo inauteriak
Ruben Lucas Garcia irundarraren lanak irabazi du inauterietako kartelen lehiaketa. 600 euro jaso ditu.
Irungo 2020ko inauteriak badute kartela. Tradicion/Tradizioa kartelak eskuratu ditu boto gehien, hortaz, Ruben Lucas Garcia irundarren lanak iragarriko ditu aurtengo inauteriak. 600 euro jaso ditu irabazleak. Accesitaren irabazlea berriz, Ioseba Imanol Vilas Molinaren Jai Abordaia kartela izan da; 200 euro jaso ditu.
Orotara, 25 kartelak aurkeztu dituzte irundarrek. Aurtengo konpartsa osatuko duten eragileek epaitu dituzte. Ondorengo ordezkariek osatu dute epaimahaia: Jazzarte Dantza Taldea, El Pilar, Gazte Landetza, Elatzeta-22Academy, My Dance Studio, Carlos Zapirain Dantza Eskola, Irungo La Salle, Santiagoko Deabruak eta Belaskoenea Auzokide Elkartea.
Aurkeztutako lan batzuk Amaia Kultur Zentroko Erakusketa Aretoan ikusgai izango dira, otsailaren 14tik 29ra bitarte. Asteartetik larunbatera (18:00etatik 21:00etara) eta igande eta jai egunetan (11:00etatik 12:30tara) egongo da zabalik.