Sahararen aldeko janari bilketa egingo dute Kabigorrin
Hilaren 23tik 25era bitarte arroza, pasta, atun eta sardinak oliotan, azukrea eta lekaleak bilduko dituzte.
Sahararen aldeko euskal karabanak geldialdia egingo du Irunen. Saharako errefuxiatuei bideratzeko janari bilketa egingo dute, Piztu itxaropena proiektuaren barruan, Kabigorrin. Arroza, pasta, atun eta sardinak oliotan, azukrea eta lekaleak eramateko deialdia egin dute, hilaren 23tik 25era (ostegunetik larunbatera).