Gipuzkoako xake ligari hasiera eman dio Marlaxkak
Hondarribiko klubeko lau taldek ekin diote lehiari eta «kontent» agertu dira jokalariak lehen jardunaldian eskuratutako emaitzekin.
Marlaxka Xake Klubeko lau taldek Gipuzkoako ligari heldu diote asteburu honetan. Talde bat maila gorenean lehiatu da, bi bigarrenean aritu dira, eta azkena, hirugarrenean. «Kontent» agertu dira jokalariak lehen jardunaldian lortutako emaitzekin, klubak jakinarazi duenez.
Hala, maila gorenean lehiatutako taldeak garaipena eskuratu zuen Azkoitian. Bigarren mailakoen artean derbia egokitu zitzaien eta berdinketa eskuratu zuten, eta azken taldeak porrota jaso zuen Irunen. Jokaldi interesgarriak ikusi zituzten taula gainean Marlaxkako jokalariek, eta «baikor» agertu dira aurrera begirako jardunaldiekin.