101 urte bete ditu Maria Rubio hondarribiarrak
San Gabriel egoitzaraino hurbildu dira udal agintariak Rubio zoriontzera eta hondarribiar guztien izenean lore sorta bat ematera.
Maria Rubio hondarribiarraren 101. urtebetetzea ospatu dute gaur –astelehena– San Gabriel egoitzan. Bertan izan dira Txomin Sagarzazu Hondarribiko Udaleko alkatea eta Gotzone Larrarte Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia. Hondarribiar guztien izenean lore sorta jaso du Rubiok udal agintarien eskutik.