Gizon bat atxilotu dute Irunen, taberna batean lapurtzeagatik
Indarrez egindako lapurreta delitua leporatu diote gizonari, eta gaur bertan epailearen esku utzi dute.
Segurtasun Sailak jakinarazi berri duenez, 31 urteko gizon bat atxilotu dute Irunen. Hiriko erdiguneko taberna batean lapurtzea leporatu diote.
Gaur goizean atxilotu dute, Ertzaintzak jasotako abisu bati esker. Gizona ardo kutxa batekin eta diruarekin harrapatu dute taberna barruan. Lokaleko leiho bat hautsi ostean lortu du barrura sartzea.
Indarrez egindako lapurreta delitua leporatu diote gizonari, eta gaur bertan epailearen esku utzi dute. Atxilotuak aurrekari penalak dituela azaldu du Segurtasun Sailak.