Tailerra eta bisita antolatu dituzte Alde Zaharreko parte hartze prozesuaren barruan
Bertakoen proposamenak eta kezkak ezagutze aldera plan estrategikoa osatzeko jardueretan parte hartzera deitu dituzte auzokideak.
Hondarribiko Hirigune Historikoaren Plan Bereziko Herritarren Partaidetzarako Programaren barruan tailerra eta bisita gidatua antolatu ditu Hondarribiko Udalak. Hirigune historikoaren errealitatea izenburupean garatuko dute tailerra, etzi, asteazkenarekin, Zuloaga Etxean, 18:00etatik 19:30era.
Bisita gidatua, bestalde, hilaren 18an larunbatarekin egingo dute, nahiz eta ordua zehazteke dagoen momentuz. Edozein kasutan, jardueretan parte hartzeko izena ematea ezinbestekoa da. Parte hartze prozesuaren helburua da auzokideen proposamenak eta kezkak agerian uztea.