19 domina etxean geratu dira
Taldekako bigarren postua eskuratu dute irundarrek Bidasoa ibaian jokatutako Euskadiko Slalomeko Kopan. Urrezko 7, zilarrezko 5 eta brontzezko 7 domina irabazi dituzte.
Santiagotarrak kirol elkarteko ur bizietako sekzioak asteburu oparoa izan du. Euskadiko Slalomeko bigarren Kopa jokatu dute taldeko 33 gaztetxok etxean, Bidasoa ibaiko uretan zehazki. Taldekako bigarren postua eskuratzeaz gain, 19 domina irabazi dituzte gaztetxoek.
Urrezko domina ondorengo kirolariek irabazi dituzte: Urko Zabaleta (K1 beteranoa), Hasier Rodriguez (K1 senior), Oier Rodriguez (C1 junior), Haritz Azanza (K1 junior), Javier Arruabarrena (K1 kadete), Itxaso Garcia eta Haritz Azanza (C2 mistoa) eta Izar Garcia eta Aitor Iriondo (C2 misto kadete).
Zilarrezko domina berriz, Haritz Azanza (C1 junior), Martin Arruabarrena (K1 junior), Itxaso Garcia (K1 junior) eta Aitor Iriondo (K1 junior), Hiart Gaztelmunedi eta Telmo Otegirentzako (C2 kadete mistoa) izan dira.
Maialen Olaso (c1 kadete), Javier Arruabarrena (c1 kadete), Javier Arruabarrena (c2 mistoa) eta Markel Rodriguezek (K1 kadete) berriz, brontzezko domina bana eskuratu dute. .
Datorren otsailaren 22an (larunbata da) jokatuko dute Euskadiko Slalomeko hirugarren Kopa, Orthezen, Akitanian.