Hatsa elkarteko 120 idazleren lanak argazki bidez islatu dituzte
Argi "hitz" kiak izeneko erakusketa berezia bisitatu daiteke hilaren 19era bitarte Laboral Kutxa Erakusketa Aretoan. Auxtin Zamoraren argazkiak ikusgai daude bertan.
Laboral Kutxa Erakusketa Aretoak erakusketa berezi bat jasoko du hilaren 19era (igandea da) bitarte. Hatsa Elkartearen egitasmoz, iaz bildutako 120 idazleren olerkiak modu berezian islatu dituzte Argi “hitz” kiak izeneko erakusketan, olerkiari eta argazkilaritzari erreferentzia eginez; testu bakoitzeko argazki bana egin du Auxtin Zamora idazleak, eta guztiak ikusgai daude aretoan.
Bertaratzen direnen harridurarako, aretoko hormak biluzik aurkituko dituzte, argazkiak lurrean jarri baitituzte. Sarrera doakoa da, eta ordutegia ondorengoa: astelehenetik larunbatera 18:00etatik 20:30ak bitarte, eta igande eta jai egunetan berriz, 11:30tatik 13:30tara.