Bihar itxiko dute inauterietako kartelak bidaltzeko epea
Aurtengo inauteriak iragartzeko kartel bila dabil Irungo Udala. Bihar 14:00etan itxiko dute proposamenak aurkezteko epea.
Aurtengo inauteriak iragartzeko kartel bila dabil Irungo Udala. Bihar (hilak 10) itxiko dute proposamenak bidaltzeko epea, 14:00etan zehazki. Amaia Kultur Zentroan aurkeztu daitezke lanak.
Irabazleak 600 euroko saria eta 200 euroko accesita jasoko du. Aurkeztutako lanak 70×50 zentimetroko formatuan aurkeztuko beharko dira, eta bertan ondorengo testua sartu behar da: ‘Irungo inauteriak 2020, otsailak 20-25’.
Era berean, inauterietako konpartsan parte hartuko duten eragileentzako subentzioak izango direla jakinarazi du udalak. Guztira, 20.300 euro banatuko dituzte guztien artean. Diru laguntza hauek eskatzeko epea datorren asteartean (hilak 14) itxiko dute. Hemen kontsulta daitezke baldintzak.