'Juntos' antzezlana ikusteko aukera izango da larunbatean, Itsas Etxean
Normaltasunaren gaineko gogoeta taularatuko du Juan Carlos Rubio zuzendariak, umorez eta sentimenduz betetako antzezlanean.
Fabio Marrak sortutako Juntos gaztelerazko antzezlana taularatuko du Juan Carlos Rubio zuzendariak larunbatean Itsas Etxean, 20:00etan hasita. Txalo Produkzioak-en eskutik iritsitako artelana da eta Maria Castro, Gorka Otxoa, Kiti Manver eta Ines Sanchez ditu protagonista. Sarrerak zortzi euroan daude salgai; bost euroan 18 urtetik azpikoentzat.
Sinopsia
Antzezlanak Isabel izeneko andre baten istorioa jorratzen du. Pisu xume batean bizi edo bizirauten du haren seme Miguelekin batera, zein ezgaitua, oldarkorra eta eskuzabala den aldi berean. Hamar urte luzeren ondoren, Isabelen alaba zaharrenak, Sandrak, itzultzea erabakitzen du. Ustekabeko bisita honek familiarteko harreman konplexuak zapuztuko ditu, samurtasun, ironia eta umore espiral bat sortuz.