Hondakin bilketa berezia egingo dute Irungo haur eta gurasoek
Jasotako guztiarekin piezak eta sorkuntza artistikoak egingo dituzte 4-11 urte bitarteko haurrek.
Bilketa iragartzeko egindako kartela. Hurrengo larunbatean (hilak 18), ingurumenaren eta zehazki birziklapenaren gaiarekin sentsibilizatzeko asmoz, bilketa berezia egingo dute Irungo haur eta gurasoek. ‘Familia ta lagun’ programaren barruan, hiriko 4-11 urte bitarteko haurrek hondakin bilketa egingo dute Palmera Montero inguruan. Jasotako guztiarekin piezak eta sorkuntza artistikoak egingo dituzte haurrek.
Palmera Montero Guneko Txikilab-en jarri dute hitzordua, 10:00etan. Egitasmoan parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da. Hemen apuntatzeko aukera dago, hilaren 15era bitarte (asteazkena).

