Urteko lehen bertso gaua antolatu du Irunabar-ek datorren ostegunerako. 19:30ean hasiko da.
Urteroko ohiturekin jarraituz, bertsoekin emango diote ongi etorria 2020ari Kabigorrin. Izan ere, ostegunerako (hilak 9) urteko lehen bertso antolatu du Irunabar Irungo Bertsoaren Bilguneak. 19:30ean hasiko da emanaldia, Kabigorrin, eta beti bezala, afaltzeko aukera izango da ondoren.
Adrian Arruti irundarra, Nerea Ibarzabal markina-xemeindarra, Haritz Casabal pasai antxotarra eta Nerea Elustondo legazpiarra igoko dira oholtza gainera. Gidaritza lanetan Iker Iriarte alegiarrarena ariko da, eta bertso jarriak aldiz, Eleuterio Jauregi “Makalo”-ren eskutik helduko dira.