Martxoaren 8a prestatzen hasiko dira
Palmera Monteron egingo den batzarrera deitu dituzte herritarrak. Bilkura asteazkenean da, 17:00etan hasita.
Martxoaren 8a prestatzeko lehen deialdia egin du Bidasoko Asanblada Feministak. Bihar (asteazkena, hilak 8) batzarrera deitu dituzte herritarrak, 17:00etan, Irungo Palmera Montero guneko bigarren aretoan.
M8aren partaide izan nahi duzu izenburua jarri diote batzar deialdiari. Herritarrei agertzeko eskatu diete.