'Emakume migratzaile (AK) artean' erakusketa berezia zabalduko dute datorren hilaren 17an Palmera Monteron.
Palmera Montero Guneak erakusketa berezi bat jasoko du datozen asteotan. Izan ere, Emakume migratzaile (AK) artean erakusketa zabalduko du Parean Berdintasunaren Elkarteak hilaren 17tik (ostirala) 30era. Erakusketan, hirira etorritako zortzi emakumeren historiak bilduko dituzte. “Zortzi erretratu, zortzi historia bertsotan jasoak… Argazki eta letren bidez jatorri oso desberdinak dituzten irundar hauen parekotasunak agerian jarriko ditugu”, diote antolatzaileek.
Aurkezpen ofiziala hilaren 17an egingo dute. 19:00etatik aurrera aurkezpen ekitaldi txiki bat egingo dute, eta bertan, emakume protagonistak izango dira, Gari Garaialde argazkilaria eta bidelagun izan dituzten Irunabar elkarteko bertsolariekin batera.