Presoen aldeko hiru zutabeko martxa, ostiralean
Mendelutik, Gernikako Arbola plazatik, eta Urdanibia plazatik irtengo dira hiru zutabeak 19:00etan, ondoren Luis Marianon elkartzeko.
Presoen aldeko hiru zutabeko martxa egingo dute ostiralean (urtarrilak 3) Bidasoan. Sarek antolatutako ekintzan prestatu dituzten hiru zutabeak 19:00etan abiatuko dira. Lehenengoa, Hondarribiko Mendelu auzotik; bigarrena, Irungo Gernikako Arbolatik; eta hirugarrena, Urdanibia plazatik. Hiru zutabeak Luis Mariano plazan elkartuko dira, eta bertan, ekitaldia egingo dute.
Korapiloak askatzeko unea da, orain presoak leloarekin egingo dituzte martxan eta Luis Marianoko ekitaldia. Bertan parte hartzera Irungo, Hondarribiko, Hendaiako, Pausuko eta Urruñako herritarrak deitu dituzte.
Aldi berean, urtarrilaren 11n Bilbon egitekoa den nazio manifestaziora joateko deia egin du Sarek.