Kontu epaitegiak Hondarribiko Udala ikertuko duela zabaldu du Abotsanitzek
Abenduaren 19an helarazi zion ikerketa eskaria Eusko Legebiltzarrak Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, udal taldeak jakinarazi duenez.
Eusko Legebiltzarrak Hondarribiko Udalak ikertzeko eskatu dio Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, aste honetan Abotsanitz alderdiak ezagutarazi duenez. Abenduaren 19an helarazi zion legebiltzarrak eskaria auzitegiari «2020ko ekitaldirako lan programari buruzko lehentasunak zehazteko bilkuran».
Lehentasunen zerrendan Hondarribia da gehien azaltzen den EAEko herria, Abotsanitzek dioenez: denera, zortzi. Hori dela eta, ondoko esparruetan ikerketa abiatzeko eskatu du legebiltzarrak: Hondarribiko Udalaren jarduera, Hondarribiko Udalaren 2011-2015 eta 2015-2019 ekitaldiak, Hondarribia Lantzen sozietate publikoaren jarduera 2016-2019 epean, eta Hondarribiko Udalaren kontratuak Montai enpresa taldearekin (Montai Produkzioak, Estali, Karpak eta Estrukturak, Kultur Kirol Zerbitzuak, eta Denok Zuzeneko Komunikazioa) 2015 eta 2019 artean.
Abenduaren 12an salatu zuen Abotsanitzek Hondarribiko Udalak aurrera eramandako kontratazio irregularrak, zein Montai enpresa taldearekin harremana eta mehatxuak ere.