Ander Tafall gailendu da Gipuzkoako Gazte Mailako Banakako txapelketan
Marlaxka Xake Klubeko jokalariak lehen postua eskuratu du Donostiako Karmelo Balda pilotalekuan jokatutako lehiaketan.
Abenduaren 22tik 30era bitartean aurrera eraman da Gipuzkoako Gazte Mailako Banakako Xake txapelketan. Hondarribiko Marlaxka Xake Klubeko hiru ordezkarik parte hartu dute lehiaketan eta horien artean, Ander Tafall gaztea gailendu da. Jokin Etxaniz eta Hodei Herrera hondarribiarrek bosgarren eta hamalaugarren postuak eskuratu dituzte, hurrenez hurren.
Bestalde, Hondarribiko klubak 40. urteurrena ospatuko du 2020an zehar. Momentuz, ez dute ospakizunen berri eman, baina aurki horietan murgilduko direla aurreratu dute.