Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Irungo Gabonetako agenda osoa

Irungo Udalak zein hiriko elkarte eta eragileek egitarau oparoa prestatu dute aurtengo Gabonetarako.

Mikel Del Val Garcia
Irun
2019/12/20

Osagai askorekin datoz Gabonak Irunen. Horietako batzuk betikoak dira, baina badira berriak direnak ere. Denen artean, egitarau oparoaz gozatzeko aukera izango dute irundarrek eta bisitariek. Onuradun nagusienak haurrak eta gazteak izango dira.

Egitasmo iraunkorrei dagokienez, hiriko merkatariek azoka jarriko dute Gabonak bitartean Luis Mariano inguruan, hiriaren erdi-erdian. Tokiko komertzioek euren produktuak aterako dituzte, herritarrek ikus dezaten bertan ere badaudela kalitatezko produktuak, eta aldi berean, opariak erosteko aukera izan dezaten. Horrekin lotuta, eta kaleak dinamiza daitezen, izotz pistak tartea izango du Zabaltza plazan urtarrilaren 6ra arte.

Aldi berean, gaztetxoenek ikasteko aukera izango dute euren eskola oporraldian zehar. Izan ere, Oiasso Erromatar Museoak jarduera asko antolatu ditu datozen egunetarako, denen oinarri delarik Irunen iraganari so egitea, jolas eta tailer bidez. Gainera, hiriko hainbat gune historikotara irteerak prestatu ditu Oiassok, familientzat.

Haurrei begira ere, eta abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra arte, ez du hutsik egingo Ficobako Pin, Pan, Pun Eguberrietako Haur Parkeak. Hiriko, eta inguruko herrietako haurren gozamena da.

Gabon egitarauaren barruan berritasun nagusi bat dago. Sarek, San Tomas Eguneko futbito txapelketa historikoa berreskuratu du, eta Urdanibia plazan feria dagoen bitartean, Uranzun kirola eta festa uztartuko dira.

Hona, egitarau osoa:

Urtarrilaren 4ra arte
Erakusketa. Amaia KZn, Olentzeroen eta jaiotzen erakusketa. Astelehenetik larunbatera 18:00etatik 21:00etara zabalik, eta jaiegunetan 11:30 etik 13:30era. Doan da sarrera.

Urtarrilaren 5era arte
11:00-13 17:00-20:30. Luis Marianon, Gabonetako Azoka. Irungo merkatariek salmenta postuak jarriko dituzte.

Urtarrilaren 6ra arte
Egun osoz. Ermita kaleko iturrian, Adorazioaren Misterioaren Jaiotza ikusteko aukera.

Urtarrilaren 6ra arte
Goiz eta arratsaldez. Zabaltza plazan, izotz pista (abenduaren 20an 17:00etatik 21:00etara dago zabalik). Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita. Ordutegiaren xehetasunak izateko, sartu webgune honetan: irun.org.

Abenduak 20
19:30. Amaia KZn, Atzokoak abesbatza eta kontserbatorioko orkestra.
20:00. Uranzu pilotalekuan, profesionalen pilota jaialdia: Arteaga II – Urretabizkaia II / Zabala – Ruiz, eta Olaizola II – Urrutikoetxea / Jaka – Zabaleta.

Abenduak 21
09:30. Urdanibia plazan, egun osoan zehar, San Tomas Azoka.
09:00etatik 19:00etara. Uranzu pilotalekuan, Irungo Sare Herritarrak antolatutako futbito txapelketa.
11:00. Oiasso Museoan, museoa ezagutzeko haurrentzat ginkana. 4 euro.
12:30. Oiasso Museotik, Ama Xantalen nekropolira bisita. 2 euro.
17:30. Martindozenea gaztelekuan, San Tomas Azoka egingo dute.
Abenduak 22
11:00. Oiasso Museotik, trenean, Irugurutzetako meatzera bisita. 5,50 euro (helduak) eta 3,85 euro (6-14 urte artekoak).
19:00. Amaia KZn, Ismael Serranoren kontzertua. Sarrerak agortu egin dira.

Abenduak 23
11:00. CBAn, yoga eta mildfullness tailerra.
17:00. Alberto Anguera plazatik Olentzeroren irteera San Juan plazaraino. Han haurren gutunak jasoko ditu.
17:00. Martindozenea gaztelekuan, GazteArtean Talks jarduera egingo dute.
Abenduak 24
19:00. San Juan plazan, Olentzero eta Gabon kantuen lehiaketa.
19:30. San Juan plazan, presoen aldeko elkarretaratzea.
Abenduak 26
11:00. Oiasso Museoan, haurrentzat mosaikoak egiteko tailerra. 4 euro.
18:00. Martindozenea gaztelekuan, Tik-Tok lehiaketa eta birziklatze tailerra.
20:00. Oiasso Museoan, museora bisita gidatua Aizpea Goenagaren azalpenekin.

Abenduak 27
11:00. Oiasso Museoan, Arkeolab haurrentzat arkeologia tailerra. 4 euro.
11:00. CBAn, yoga eta mildfullnes tailerra.
15:00. Martindozenean, pilatu dituzten lata ontziekin murala egingo dute.
17:00. Pio XII plazan, Azkona Pailazoak.
18:00. San Miguel, Colon eta Luis Mariano inguruan, Kolpez Blai Perku Show batukada.
20:00. Zabaltza plazan, presoen aldeko elkarretaratzea.

Abenduak 28
11:00. Oiasso Museoan, museoa ezagutzeko haurrentzat ginkana. 4 euro.
12:30. Oiasso Museotik, Ama Xantalen nekropolira bisita. 2 euro.
17:00. Disko Festarako Martindozenea atonduko dute, eta 18:30ean, Oihan Vegarekin Disko Festa.
17:00. San Miguel, Colon eta Luis Mariano inguruan, erraldoi eta buruhandiak.
18:30. San Miguel eta Luis Mariano inguruan, Rockalean musika talde ibiltariaren ikuskizuna.
Abenduaren 4ra arte. Ficoban, Pin, Pan, Pun Eguberrietako haur parkea zabalduko dute. Ordutegia: 15:00-20:00.

Abenduak 29
11:00. Oiasso Museotik, trenean Irugurutzetako meatzera bisita. 5,50 euro (helduak) eta 3,85 euro (6-14 urte).
19:00. Amaia KZn, Anthony Blake ilusionistaren saioa, Pensamientos confidenciales.
Abenduak 30
11:00. CBAn, yoga eta mildfullness tailerra.

Abenduak 31
11:00. Santiagotarrak-en pantalanetik, paddle up kirol jarduera Martindozenearen eskutik.
19:30. Moskun, presoen aldeko brindisa.

Urtarrilak 2
11:00. Oiasso Museoan, haurrentzat mosaikoak egiteko tailerra. 4 euro.
17:00. Pio XII plazan, ipuin kontaketa: Ipuin borobilak.
17:30. Martindozenean, lagun ezkutuaren jolasa.
20:00. Amaia KZn, Luis Mariano Orkestraren Urte Berriko kontzertua.

Urtarrilak 3
11:00. Oiasso Museoan, Arkeolab haurrentzat arkeologia tailerra. 4 euro.
16:30. Pio XII plazan, malabare eta oreka tailerra.
19:00. Sarek antolatutako presoen aldeko hiru zutabeko martxa. Irungo zutabea Moskutik abiatuko da, Hondarribikoa Mendelutik, eta Hendaiatik datozenena Gernikako Arbolatik. Luis Marianon elkartuko dira.

Urtarrilak 4
11:00. Oiasso Museoan, museoa ezagutzeko haurrentzat ginkana. 4 euro.
12:30. Oiasso Museotik, Ama Xantalen nekropolira bisita. 2 euro.
16:00-20:00. Udaletxean, Errege Magoei gutuna emateko aukera izango da.
17:00. Pio XII plazan, ipuin kontaketa: Ipuin boro-borobilak.
18:00. Oiasson eta San Juanen, Burrunba elektrotxaranga.
18:30. Martindozenean, GazteArteanen barruko Co-Lagun jarduera.

Urtarrilak 5
11:00. Oiasso Museotik, trenean Irugurutzetako meatzera bisita. 5,50 euro (helduak) eta 3,85 euro (6-14 urte).
18:00. Errege Magoak tren geltokira iritsiko dira, eta ondoren desfilea egingo dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.